IAVAk nazioartean ospe handia duen Iñaki Alberdi interpretatzailearen irakaskuntza‑esperientzia berritzailea eskaintzen die maila aurreratuko akordeoi‑ikasleei.

Instrumentuaren errepertorioa oso ondo ezagutzen du, indarberritu egin du eta konpositore garaikideekin lankidetzan dihardu. Horregatik, erreferentzia bat da etorkizuneko akordeoi-belaunaldientzat. Haren grinak eta esperientzia pedagogiko handiak eta kontzertu-emaile gisa duen karrera zabalak bermea ematen diote proiektu honen irakaskuntza-bikaintasunari.

IKASKETA PLANA

A MODULUA
Zure teknika birpentsatzen

B MODULUA
Jarraitu zure teknika birpentsatzen

C MODULUA
Ausartu zaitez sorkuntza garaikidearekin

D MODULUA
Zure akordeoiak mugarik ez: transkripzioaren hastapenak

  • 0 ikasgaia: Ikaskuntza planifikatzea
  • 1 ikasgaia: Hauspoa I
  • 2 ikasgaia: Elastikotasuna eta koordinazioa
  • 3 ikasgaia: Aurrea hartzea, indarra eta abiadura I
  • 4 ikasgaia: Hauspoa II
  • 5 ikasgaia: Aurrea hartzea, indarra eta abiadura II
  • 6 ikasgaia: Aurrea hartzea, indarra eta abiadura III
  • 7 ikasgaia: Sorkuntza berrietarako sarrera
  • 8 ikasgaia: Teknika hedatuak
  • 9 ikasgaia: Errepertorio berria ulertzea eta interpretatzea
  •  10 ikasgaia: Akordeoi mikrotonala: aurkezpena
  • 11 ikasgaia: Transkripzioa orkestratik
  • 12 ikasgaia: XVI. mendeko polifonia
  • 13 ikasgaia: Bach: zenbait begirada

2020ko urriaren
1etik aurrera erabilgarri

2021eko urtarrilaren
1etik aurrera erabilgarri

2021eko apirilaren
1etik aurrera erabilgarri

2021eko uztailaren
1etik aurrera erabilgarri

FUNTZIONAMENDUA & KONPOSITORE EGOILIARRA 

IAVAra sartzeko paketeak moduluka erosten dira. Modulu bakoitzak 10 minutu inguruko hiru bideo ditu; haietan, Iñaki Alberdik bideoaren gaia azaltzen du. Bideo bakoitzarekin batera, material didaktikoa duen koaderno bat dago: lan-plana, ariketak eta akordeoirako errepertorioko obren partiturak dauzka, unitate didaktikoari aplikatzeko. Moduluko hiru ikasgaien helburuak gainditu behar dira hurrengora pasatzeko.

Gainera, funtsezkoa da egungo konpositoreekin harremanetan egotea eta haiek konpromisoa izatea eduki didaktikoko errepertorio berri bat, gure ikasleei hurbila gertatuko zaiena, sortzeko. Har ezazu parte konpromiso horretan IAVAtik konpositore batekin lan eginez.

KONPOSITORE EGOILIARRA 20/21
Francisco Domínguez (1993)
franciscodominguez.info

LAU MODULUAK BETE ONDOREN ESKURATZEN DIREN GAITASUNAK

 

  • Instrumentuaren baliabide teknikoak kontrolatzea.
  • Testuinguru sortzailea eta haren aplikazio musikala ulertzea.
  • Grabatzeko eta hobetzeko dinamikak ezartzea etengabeko autoentzuketan oinarriturik.
  • Estilo eta garai desberdinak aztertzea, eta interpretazioan bilaketa pertsonala eginez ulertzea interpretazio-aniztasuna.
  • Zenbait motatako garai eta estiloetako programei ekitea.
  • Konpositorearen eta interpretearen arteko elkarlanaren oinarriak ezartzea, errepertorioa etengabe garatzeko lagungarria izan dadin, solistaren, ganbera‑musikaren eta orkestraren alderdiak kontuan harturik.
  • Errendimendua hobetzea, bai estudioan bai agertokian, gorputzaren erabilera zuzen eta naturala garatuz.
  • Sentsibilitatearen eta autorearenganako begirunearen bidez komunikatu eta adieraztea.

 

MODALITATEAK

IKASLE ENTZULEA

 

 

IKASLE AKTIBOA

 

 

WEBINARRAK

 

 

IKASLE BERRIEN IRAKASLEENTZAKO IRTENBIDEAK

 

Matrikularen barnean hurrengoa sartzen da: bideoen eta material didaktikoaren eskuratzea + ordu erdiko bi talde-tutoretza, bideo-konferentziaren bidez Iñaki Alberdirekin, zalantzak argitzeko.

.

Matrikularen barnean hurrengoa sartzen da: bideoen eta material didaktikoaren eskuratzea + ordu erdiko bi talde-tutoretza, bideo-konferentziaren bidez Iñaki Alberdirekin, zalantzak argitzeko + ordubeteko hiru klase, bideo-konferentziaren bidez ere.

IAVA jarduera osagarri gisa erabil daiteke, bai kontserbatorioetako eta bai musika-eskoletako ikasle eta irakasle-taldeentzat. Matrikularen barnean hurrengoa sartzen da: bideoen eta material didaktikoaren eskuratzea + ordubeteko klase bat kolektibo bideo-konferentziaren bidez zalantzak argitzeko.

IAVA hasiera batean maila ertain/altuko ikasleentzako zuzendua da. Ikasle hasiberriak baldin badituzu eta haientzako IAVA tresna didaktiko ona izan daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu: atsegin handiz egingo dugu zure oinarrizko irakaskuntza-beharretara egokitutako ikastaroa.

HARRERA

IAVAk ikasleak onartzeko nahiz ez onartzeko eskubidea du. Ikasle aurreratuentzako oinarrizko kontzeptuak lantzen ditugu; horregatik, oso garrantzitsua da interpretazio eta entzute-maila.

PROZEDURA

Hautaketa egiteko, 15 eta 20 minutu bitarteko bideo bat aurkeztu behar da. Ondoren, IAVAk, ikasleak hautatu ondoren, jakinarazpena bidaliko die izangaiei.

TARIFAK

Konsultatu hemen  iava@ialberdi.com

 

Ley de la propiedad intelectual: Según el Real Decreto Legislativo 1/1996, queda expresamente prohibida la reproducción total o parcial, adaptación, modificación, distribución, comercialización, comunicación pública y/o cualquier otra acción que comporte una infracción de la normativa vigente.